XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Nondik...... nondik...... nondik...!.
- Ez zekiat esateko, baina neure barruan sartuta zeukeat.
Ez zioat inoiz maitasunezko irribarre bat ikusten.
- Gizona! Bakoitza amak eginda bezalakoa izaten duk.
- Batzuk beti ijiji-ajaja egotekoak dituk, beste asko, ordea, elizako saindu zaharrak baino ilunago egotekoak.
- Hori egia izan litekek, baina nik barru-barruraino sartuta zeukeat arantzea.
Berriketan denbora luzez egon ondoren, hau esan zion lagunak Peruri: - Hik hor barru-barruan daukakan arantze mingarri hori kentzeko bide bat eman zidak oraintxe buruak.
- Entzun ezak, Peru. Heure burua hiltzat erakutsi behar diok Mariri.
- Hamaika nigar samin egiten ikusiko diagu!.
- Horixe uste diat neuk ere, horixe dela biderik egokiena, maite nauen ala ez ikusteko.
Bien artean antolatu zuten dena, eta geroxeago Peruk morroi bati dei egin eta: - Mutil - esan zion -, bihar basora elkarrekin joango gaituk biok.
- Zaku handi bat eraman beharko diagu horretarako.
- Ni zaku horretanxe sartu eta hilda banengo bezala etxera ekarriko nauk.
- Nire emazteari hauxe eta hauxe esango diok.
- Inork ez dezala jakin gero bromatako gauza denik.
- Ez ezak hik gaur inorekin honetaz hitzegin.